Konfigurazio-fitxategia - gdm.conf

Daemon-ak eta dagozkien utilitateek konfigurazio-fitxategi berdina dute: etc/gdm/gdm.conf.

Konfigurazio-fitxategia sekzioetan banaturik dago eta sekzio bakoitzak GDMren zati jakin baten jokabidea definitzen duten aldagaiak ditu.

gdm.conf fitxategiak GNOMEren konfigurazio-fitxategiaren sintaxi estandarra jarraitzen du. Parentesi arteko gako-hitzek sekzioak definitzen dituzte, berdin ikurraren (=) aurreko kateak aldagaiak dira eta berdin ikurraren ondorengo datuek aldagaien balioa adierazten dute.

Daemon konfigurazioa

[daemon]

AlwaysRestartServer
AlwaysRestartServer=false

Egia bada, gdm ez da inoiz saiatuko lehendik dauden X zerbitzariak berriro hasieratuz berriro erabiltzen. Lehendik dagoen zerbitzaria hil eta berriro hasiko da. Normalean, berriro hasieratzea abiatzeko modu egokiagoa da, baina X zerbitzariaren memoria gero eta gehiago erabiltzen bada, aukera seguruagoa izan daiteke.

AutomaticLoginEnable
AutomaticLoginEnable=false

SaioHasieraAutomatikoaren erabiltzaileak saioa lehen abioaren ondoren hasi behar luke. Ez da pasahitzik eskatzen. Hori erabilgarria da erabiltzaile bakarreko lan-estazioetarako, non bertako segurtasun-kontsola arazo bat ez den. Terminal publikoentzako ere erabilgarria izan daiteke, baina kasu horretarako ikus DenborazMugatutakoSaioHasiera.

AutomaticLogin
AutomaticLogin=

Erabiltzaileak automatikoki hasi behar luke saioa lehen abioaren ondoren. SaioHasieraAutomatikoaGaitu aukerak egia izan behar du eta horretarako erabiltzaileak baliozkoa izan behar du. "Root-a" inoiz ezin da automatikoki hasi eta gdm-ek ez du hori egingo, nahiz eta zuk horretarako konfiguratu.

Chooser
Chooser=bin/gdmchooser --disable-sound --disable-crash-dialog

Hautatzailearen bide-izen osoa eta izen exekutagarriak, hautazko argumentuaz jarraiturik.

Configurator
Configurator=bin/gdmconfig --disable-sound --disable-crash-dialog

Konfigurazio bitarraren bide-izena. Ongietorriko KonfigErabilgarri aukera egia moduan jarrita badago, orduan bitar hori exekutatu norbaitek sistema-menuan Konfigurazioa aukeratzen duenean. Hala ere GDMk aurrena root-aren pasahitza eskatuko dizu. Hori ezingo da urruneko pantaila batetik egin.

DefaultPath
DefaultPath=/bin:/usr/bin:/usr/bin/X11:/usr/local/bin

Erabiltzailearen saioa zer bide-izenekin ezarriko den zehazten du.

DisplayInitDir
DisplayInitDir=etc/gdm/Init

Pantailako hasieratu script-a duen direktorioa. Informazio gehiagotarako ikus ``Script direktorioak'' sekzioa.

FailsafeXServer
FailsafeXServer=

X zerbitzari arrunta hasi ezin dugun kasurako X komando-lerroa. Bereizmen txikiko zerbitzaria exekutatzeko script-motaren bat izan behar luke. XKeepsCrashing script-a exekutatu aurretik egiten da.

FlexibleXServers
FlexibleXServers=5

Onartzen den gehienezko zerbitzari malguen kopurua. Zerbitzari hauek /tmp/.gdm_socket socket-konexioa erabiliz exekuta daitezke. Konexio-mota hori zerbitzari osoetarako eta Xnest zerbitzarietarako erabiltzen da.

GnomeDefaultSession
GnomeDefaultSession=share/gnome/default.session

GDMk irakurri behar lukeen fitxategia, erabiltzaile bakoitzeko GNOMEren saio-fitxategirik ez badago, eta erabiltzaileak Gnome-ren Hautatzaile-saioa eskatu badu.

Greeter
Greeter=bin/gdmlogin --disable-sound --disable-crash-dialog

Ongietorriaren bide-izen osoa eta izen exekutagarriak, hautazko argumentuez jarraiturik.

Group
Group=xdm

gdmlogin/gdmchooser exekutatzeko taldearen IDa.

HaltCommand
HaltCommand=/sbin/shutdown -h now

Erabiltzaileak Sistema menuan Gelditu hautatzen duenean exekutatu behar den bide-izen osoa eta argumentuak.

KillInitClients
KillInitClients=true

GDMk init script-ekin hasieratu diren X bezeroak hil behar dituen edo ez erabakitzen du, erabiltzaileak saioa hasten duenean.

LogDir
LogDir=var/gdm

Pantaila indibidualentzako egunkari-fitxategiak dituen direktorioa. Lehenespenez ZerbAuthDir-en berdina da.

PidFile
PidFile=var/run/gdm.pid

gdm prozesuaren IDa duen fitxategiaren izena.

PostSessionScriptDir
PostSessionScriptDir=etc/gdm/PostSession

Erabiltzaileak saiotik irten ondoren exekutatutako script-ak dituen direktorioa. Informazio gehiagotarako ikus ``Script direktorioak'' sekzioa.

PreSessionScriptDir
PreSessionScriptDir=etc/gdm/PreSession

Erabiltzaileak saioa hasi aurretik exekutatutako script-ak dituen direktorioa. Informazio gehiagotarako ikus ``Script direktorioak'' atala.

RebootCommand
RebootCommand=/sbin/shutdown -r now

Erabiltzaileak Sistema menuan Berrabiarazi hautatzen duenean exekutatu behar den programaren bide-izen osoa eta hautazko argumentuak.

RootPath
RootPath=/sbin:/usr/sbin:/bin:/usr/bin:/usr/bin/X11:/usr/local/bin

Root-aren saioan zer bide-izen ezarriko den eta GDMk exekutatutako {Init,PreSession,PostSession} script-ak zehazten ditu.

ServAuthDir
ServAuthDir=/var/gdm

Pantaila indibidualentzako X autentifikazio-fitxategiak dituen direktorioa. root.xdm-ren barnean egon behar luke 0770 baimenekin. Direktorio hau daemon-ak gorde behar dituen fitxategi pribatuentzat ere erabiltzen da. Beste erabiltzaileek ezingo dute direktorio hori lortu eta bere edukia irakurri/gorde.

SessionDir
SessionDir=etc/gdm/Sessions

Sisteman erabilgarri dauden saio-mota guztien script-ak dituen direktorioa.

StandardXServer
StandardXServer=/usr/bin/X11/X

X zerbitzari estandarraren komandorako bide-izen eta argumentu osoak. Hau gdm-k bestelako definiziorik aurkitzen ez duenean erabiltzen da, eta hainbat lekutan laguntza lehenetsi eta failsafe laguntza gisa erabiltzen da. X zerbitzari-mota jakin batzuk exekutatzeko gai izan behar du.

SuspendCommand
SuspendCommand=

Erabiltzaileak Sistema menuan Eseki hautatzen duenean exekutatu behar diren bide-izen osoa eta argumentuak. Hutsik badago, menu-elementu hori ez da egongo.

TimedLoginEnable
TimedLoginEnable=false

DenborazMugatutakoSaioHasieraren erabiltzaileak saioa saio-hasierako pantaila segundo batzuetan (SaioHasieraAtzerapena aukerarekin ezarria) inaktibo egon ondoren hasi behar luke. Hau erabilgarria da atzipen publikoko terminalentzat, edo baita etxeko erabilpenerako ere. Erabiltzaileak teklatua erabili edo menuak arakatzen baditu, denbora-muga SaioHasieraAtzerapena aukeran edo 30 segundotan berrezarriko da, beti ere bietatik handiagoa dena. Kontuan hartu pasa-hitzik ez dela eskatzen, beraz erabiltzaileak kontuz ibili behar luke.

TimedLogin
TimedLogin=

Segundo kopuru jakin bat inaktibo egon ondoren saioa hasi behar lukeen erabiltzailea da. Erabiltzaile hori ez da inoiz "root-a" izango eta gdm-ek ez du utziko root-a horrela hasten.

TimedLoginDelay
TimedLoginDelay=30

DenborazMugatutakoSaioHasiera aukeraren erabiltzailea saioa hasi aurretik atzeratuko den denbora. 10 edo handiagoa izan behar du.

User
User=xdm

gdmlogin / gdmchooser exekutatzeko erabiltzaile-izena.

UserAuthDir
UserAuthDir=

Erabiltzailearen .Xauthority fitxategia gorde behar litzatekeen direktorioa. Ezer zehazten ez denean, erabiltzailearen etxeko direktorioa erabiltzen da.

UserAuthFBDir
UserAuthFBDir=/tmp

GDMk erabiltzailearen .Xauthority fitxategia eguneratzean huts egiten badu, laguntza-cookie-a sortuko da direktorio honetan.

UserAuthFile
UserAuthFile=.Xauthority

Erabiltzailearen cookie-ak gordetzeko erabiltzen den fitxategiaren izena.

XKeepsCrashing
XKeepsCrashing=etc/gdm/XKeepsCrashing

Xk bertan behera gelditzen jarraitzen duenean exekutatu behar den script-a. Hau X konfigurazioa edo beste zerbait exekutatzeko, horrela X konfigurazioa ibil dadin. Adibide gisa, ikusi banaketarekin batera etorri zen script-a. XKeepsCrashing script-a RedHat-en probatu da, baina beste edozein programetan ere ibil daiteke. Sistema-integratzaileak script hau zure sistemarako eguneratuta dagoela ziurtatu behar du.

FailsafeXServer instalatuta badago, aurrena hori erabiliko da, baina babes moduan soilik, nahiz eta zerbitzariak bertan behera gelditzen jarraitu.

Xnest
Xnest=/usr/bin/X11/Xnest 

Xnest komandorako bide-izen eta argumentu osoak. Xnest zerbitzari malguetan erabiltzen da. Horrela, erabiltzaileak saio-hasierako pantaila berriak habiaratutako leihoan has ditzake. Lan honetarako Xnest zerbitzaria X zerbitzariaren paketeetatik instalatuta eduki behar duzu.

Segurtasun aukerak

[security]

AllowRoot
AllowRoot=true

Root-ari (erabiltzaile pribilegiatuari) GDMren bidez saioa hastea baimentzen dio. Modu horretako saio-hasierak debekatu nahi badituzu, aukera horretan faltsua jarri.

PAM onartzen duten sistemetan, parametro hori ez da oso erabilgarria, PAM funtzio berdinerako, eta baita gauza gehiagotarako ere, erabil baitaiteke. Oraindik, ordea, erabiltzen da, beraz PAM sistemetan ere egiazkoa jarri beharko zenuke.

AllowRemoteRoot
AllowRemoteRoot=true

Root-ari (erabiltzaile pribilegiatuari) GDMren bidez saioa urrunetik hastea baimendu. Modu horretako saio-hasierak debekatu nahi badituzu, aukera horretan faltsua jarri. Urruneko saio-hasierak xdmcp-ren bidez egiten diren saio-hasierak dira.

PAM onartzen duten sistemetan, parametro hori ez da oso erabilgarria, PAM funtzio berdinerako, eta baita gauza gehiagotarako ere, erabil baitaiteke. Oraindik ordea erabiltzen da, beraz PAM sistemetan ere egiazkoa jarri beharko zenuke.

AllowRemoteAutoLogin
AllowRemoteAutoLogin=false

Denboraz mugatutako saio-hasiera aukera urrunetik egitea baimentzen du. Hau da, XDMCPren bidez egindako urruneko konexioak baimenduko dira erabiltzaileak saioa "TimedLogin" moduan hasteko, saio-hasieraren leihoa denboraz kanpo utziz, lehen kontsolako erabiltzaile lokalaren moduan.

Kontuan hartu horrela sistema bat nahiko segurua dela, eta beraz lehenespenez desaktibatuta egongo da.

RelaxPermissions
RelaxPermissions=0

Lehenespenez, fitxategi eta direktorioen jabea ez den erabiltzaileak bertan idatz badezake, GDMk ez ditu fitxategi eta direktorio horiek kontuan hartuko.

RelaxPermissions balioa aldatuz, ondorengo jokabidea ere alda dezakezu:

0 - Paranoia aukera. Erabiltzailearen fitxategiak eta direktorioak bakarrik onartzen ditu.

1 - Baimendu taldeak idatzi ditzakeen fitxategi eta direktorioak.

2 - Baimendu munduan zehar idatz daitezkeen fitxategi eta direktorioak.

RetryDelay
RetryDelay=3

GDMk sarrera-eremua berriro aktibatu aurretik itxaron behar lukeen segundo kopurua, saio-hasierak huts egiten badu.

SessionMaxFile
SessionMaxFile=524288

GDMk kopuru hori baino handiagoko saio-fitxategiak ez ditu irakurriko (bytetan zehaztuta). Hori ErabiltzaileFitxGehien baino handiagoa izan daiteke, ez baitira inoiz memorian irakurtzen, eta horrela, zailagoa da gdm-ri "eraso" egitea.

Tamaina-kontrolaz gain, gdm eta gdmlogin programak ez dira hain erraz erabiltzailearen direktorioko fitxategietan sartzen. Ez die esteka sinbolikoei jarraituko eta, hala nahi badute, fitxategi eta direktorioetan haien jabea ez den norbaitek idatz badezake, ez ditu irakurriko. Informazio gehiagorako ikus RelaxPermissions aukera.

GDM saio-fitxategietarako, ordea, ez da hain hautakorra. ErlaxazioBaimenak 0-n ezartzen badituzu, saio-fitxategietarako 1 dela suposatuko du GDMk. Tamalez horrela da, saio-fitxategiak orduan ezingo baitira inoiz irakurri.

UserMaxFile
UserMaxFile=65536

GDMk kopuru hori baino handiagoko fitxategiak ez ditu irakurri/idatziko (bytetan zehaztuta).

Tamaina-kontrolaz gain, gdm eta gdmlogin programak ez dira hain erraz erabiltzailearen direktorioko fitxategietan sartzen. Ez die esteka sinbolikoei jarraituko eta, hala nahi badute, fitxategi eta direktorioetan haien jabea ez den norbaitek idatz badezake, ez ditu irakurriko. Informazio gehiagorako ikus RelaxPermissions aukera.

XDCMP euskarria

[xdmcp]

DisplaysPerHost
DisplaysPerHost=1

Erasotzaileek itxaron-ilara bete ez dezaten, GDMk urruneko ordenagailu bakoitzeko konexio bakarra baimenduko du. Ordenagailuak pantaila bat baino gehiagoko pantaila-zerbitzuekin hornitu nahi badituzu, DisplaysPerHost-en balioa modu proportzionalean handitu beharko zenuke.

Kontuan izan ordenagailu lokaletik nahi adina konexio egin ditzakezula. Urruneko konexioak bakarrik daude zenbaki honen bidez mugaturik.

Enable
Enable=false

Aukera horretan egiazkoa jartzeak XDMCP euskarria gaitzen du, eta horrela urruneko pantailak/X teminalak GDMren bidez kudea daitezke.

gdm-k UDPren 177 atakaren mezua jasotzen du. Informazio gehiagotarako ikus Ataka aukera.

GDM hori onartzeko konpilatuta badago, urruneko pantailetatik egindako atzipena TCP itzulbiratzailearen liburutegia erabiliz kontrola daiteke. Zerbitzu-izena gdm da

Honakoa gehitu behar zenioke:

gdm:	.my.domain

zure /etc/hosts.allow aukerari. Xehetasunetarako ikus eskuliburuko hosts_access(5) orrialdea.

Kontuan hartu XDMCP ez dela zehazki protokolo segurua eta ideia ona izango litzateke UDPren 177 ataka suebakian blokeatzea, behar ez baduzu behintzat.

HonorIndirect
HonorIndirect=true

X terminaletarako XDMCP INDIRECT aukeratzea gaitzen du (hau da, gdmchooser-en urruneko exekuzioa), terminal horiek ez baitute beraien pantaila-arakatzaile propioa ematen.

MaxPending
MaxPending=4

Zerbitzu-erasoen ukapena eragozteko, GDMk zain dauden konexio-ilaren tamaina finko bat dauka. MaxPending pantailak bakarrik has daitezke aldi berean.

Kontuan hartu parametro horrek *ez* duela kudea daitezkeen urruneko pantailen kopurua mugatzen. Konexioa aldi berean hasten duten pantailen kopurua bakarrik mugatzen du.

MaxPendingIndirect
MaxPendingIndirect=4

GDMk MaxPendingIndirect pantailak aldi bereko ostalari-hautatzailearekin bakarrik eskainiko ditu.

MaxSessions
MaxSessions=16

Aldi berean kudeatuko diren urruneko pantailen gehienezko kopurua zehazten du, hau da, ostalariak erabil ditzakeen urruneko pantailen kopuru osoa.

MaxWait
MaxWait=30

GDM pantaila kudeatzeko prest dagoenean, ACCEPT paketea bidaltzen du saioko ID bakarrarekin. ID hori etorkizuneko XDMCP elkarrizketetan erabiliko da.

Orduan, GDMk saioaren IDa itxaron-ilaran ezartzen du eta pantailak MANAGE eskaerari erantzun arte zain egongo da.

MaxWait aukerako segundoen buruan erantzunik jasotzen ez bada, GDMk pantaila hilda dagoela esango du eta itxaron-ilaratik kenduko du, beste pantaila batzuentzako erretenak libratuz.

MaxWaitIndirect
MaxWaitIndirect=30

MaxWaitIndirect parametroak bi ekintza hauen arteko segundo-kopurua zehazten du: erabiltzaileak ostalaria aukeratzen duen denboraren eta erabiltzailea hurrengo zeharkako kontsultan ostalariari konektaturik dagoen denboraren artekoa. Denbora-muga gainditzen denean, aukeratutako ostalariari buruzko informazioa kendu eta zeharkako erretenak libratuko ditu beste pantailentzat.

Port
Port=177

gdm-k XDMCPren eskaeratarako jaso behar lukeen UDP atakaren zenbakia. Ez aldatu, ez badakizu zer egiten ari zaren.

PingInterval
PingInterval=5

X zerbitzarian ping egiteko tartea minututan. X zerbitzariak hurrena guk ping egin aurretik erantzuten ez badu, konexioa gelditu eta saioa amaituko da. xdm-ren PingInterval eta PingTimeout aukeren arteko konbinazioa da.

Willing
Willing=etc/gdm/Xwilling

Zerbitzariak KONTSULTA baten ondoren WILLING paketea bidaltzen duenean, zerbitzariaren uneko egoera ematen duen katea bidaltzen du. Mezu lehenetsia sistemaren IDa da, baina mezu pertsonalizatua bistaratzen duen script-a sor daiteke. Script hori ez badago edo gako hori hutsik badago, mezu lehenetsia bidaliko da. Script hori baldin badago eta irteeraren bat sortzen badu, irteera horren lehen lerroa bidaliko da (lehena bakarrik). 3 segundoz behin exekutatzen da zerbitzaria KONTSULTA paketeez ez betetzearren, bestela ez baita zerbitzua onartuko.

GUIren konfigurazio-aukera arruntak

[gui]

Gtkrc
Gtkrc=

gdmlogin / gdmchooser aukeretan erabili behar den gaia duen gtkrc-rako bide-izena.

MaxIconWidth
MaxIconWidth=128

Aurpegi-arakatzaileak bistaratuko dituen ikonoen gehienezko zabalera zehazten du (pixeletan). Ikono hori baino handiagoak eskalatu egingo dira.

MaxIconHeight
MaxIconHeight=128

Aurpegi-arakatzaileak bistaratuko dituen ikonoen gehienezko altuera zehazten du (pixeletan). Ikono hori baino handiagoak eskalatu egingo dira.

Ongietorriaren konfigurazioa

[greeter]

Browser
Browser=true

Egiazkoa ezarri aurpegi-arakatzailea gaitzeko. Aurpegi-arakatzaileari buruzko informazio gehiagotarako ikus ``Ongietorria'' atala.

ConfigAvailable
ConfigAvailable=true

Konfiguratzailea ongietorrian exekutatzea baimentzen du. Kontuan hartu erabiltzaileak root-aren pasahitza idatzi beharko duela konfiguratzailea exekutatu aurretik. Ikus Configurator aukera daemon atalean.

DefaultFace
DefaultFace=share/pixmaps/nophoto.png

Ikono-fitxategia lehenesten du ~/gnome/photo fitxategian argazki pertsonalik ez duten erabiltzaileentzat. Irudiak Imlib formatuduna eta fitxategiak xdm erabiltzailearentzat irakurgarri izan behar du.

DefaultLocale
DefaultLocale=ingelesa

Hizkuntza hori erabiltzen da saiorako ~user/.gnome/gdm fitxategian beste ezer zehazturik ez badago eta erabiltzaileak ongietorriko Lokala menuan hizkuntza aukeratu ez badu.

Exclude
Exclude=bin,daemon,adm,lp,sync,shutdown,halt,mail,...

Aurpegi-arakatzailetik kendu behar den komaz bereizitako erabiltzaile-izenen zerrenda. Kapoan utzitako erabiltzaileak oraindik saioa hasi ahal izango dute.

Font
Font=-adobe-helvetica-bold-r-normal-*-*-180-*-*-*-*-*-*

Ongietorriko ongietorri-mezuaren letra-tipoa.

GlobalFaceDir
GlobalFaceDir=share/faces/

Aurpegi-fitxategien systemwide direktorioa. Sistema-adiministratzaileak erabiltzaileei ikonoak hemen ipin diezaizkieke beraien etxeko direktorioak ukitu gabe. Aurpegiei beraien erabiltzaileen saio-hasieraren arabera ezartzen zaie izena.

Hau da, <GlobalFaceDir>/johndoe aukerak ``johndoe'' erabiltzailearen ikono-aurpegia edukiko luke. Ez litzateke irudi-formatuaren luzapena zehaztu behar.

Irudi-aurpegiak Imlib formatuan gorde behar dira eta GDM erabiltzailearentzat irakurgarriak izan behar dute.

Erabiltzailearen ikono-fitxategiak beti edukiko du lehentasuna sistema-administratzaileak emandakoaren gainetik.

Icon
Icon=share/pixmaps/gdm.xpm

gdmlogin-en erabili behar den ikonoa ikonotu-egoeran dagoenean. Irudiak Imlib formatuduna eta GDM erabiltzailearentzat irakurgarria izan behar du. Fitxategirik ez badago zehaztuta, ikonotzeko eginbidea desgaitu egingo da.

LocaleFile
LocaleFile=etc/gdm/locale.alias

Sistemako hizkuntza guztietarako sarrerak dituen GNU formatu lokaleko fitxategia.

Logo
Logo=share/pixmaps/gnome-logo-large.png

Logotipoaren laukian bistaratuko den irudi-fitxategia. Fitxategiak Imlib formatuduna eta GDM erabiltzailearentzat irakurgarria izan behar du. Fitxategirik ez badago zehaztuta, logotipo-eginbidea desgaitu egingo da.

Quiver
Quiver=true

gdmlogin-ek pantaila astindu behar lukeen kontrolatzen du, erabiltzaile-izen/pasahitz okerra sartzen denean.

SystemMenu
SystemMenu=false

Itzali/Gelditu menua aktibatzen/desaktibatzen du.

TitleBar
TitleBar=true

Ongietorrian titulu-barra bistaratzen du.

Use24Clock
Use24Clock=false

24 orduko erlojua erabiltzera behartu, nahiz eta lokalak lehenespen gisa 12 orduko erloju eduki. Orokorrean 24 orduko formatua erabiltzen duten lokaletan (esaterako cs_CZ) ezarpen horrek ez du eraginik.

Welcome
Welcome=Ongi etorri %n -(e)ra

Ongietorrian logotipo-irudiaren ondoren zer testu bistaratu behar den kontrolatzen du. Honako kontrol-karaktereak onartzen dira:

%% — `%' karakterea

%d karaktereak — ostalari-izena bistaratzen du

%h — Guztiz kualifikatutako ostalari-izena

%m — ordenagailua (prozesadore-mota)

%n — Nodo-izena (hau da, domeinurik gabeko ostalari-izena)

%r — edizioa (SE bertsioa)

%s — sistema-izena (hau da, SE)

XineramaScreen
XineramaScreen=0

Xinerama luzapena saio-hasieraren leihoan aktiboa badago, pantaila fisiko honetan zentratuko da (0 erabili lehen pantailarentzat, 1 bigarrenarentzat...).

BackgroundColor
BackgroundColor=#007777

AtzekoPlanoMota 2 bada, kolore hori erabili ongietorriaren atzeko planoan. Atzeko irudi garden moduan ere erabili atzeko planoan, BackgroundRemoteOnlyColor ezarrita badago eta urruneko pantaila bada.

BackgroundImage
BackgroundImage=somefile.png

BackgroundType 1 bada, ongietorrian atzeko plano moduan bistaratu.

BackgroundProgram
BackgroundProgram=/usr/bin/xeyes

Programa hori ezarrita badago, atzeko planoan exekutatuko da saio-hasieraren leihoa bistaratzen den bitartean. Kontuan hartu programa horiek guztiak ez direla modu horretan exekutatuko, xdm-k normalean ez baitu etxeko direktoriorik. Etxeko direktorioa xdm erabiltzailearentzat ezar dezakezu, hori behar duten aplikazioak exekutatu nahi badituzu.

BackgroundRemoteOnlyColor
BackgroundRemoteOnlyColor=true

Urruneko pantailetan atzeko planoaren kolorea bakarrik ezartzen du. Hori sareko karga arintzeko da. BackgroundProgram ez da exekutatzen.

BackgroundScaleToFit
BackgroundScaleToFit=true

Atzeko planoko irudia eskalatzen du pantaila doitzeko.

BackgroundType
BackgroundType=2

Ezarri behar den atzeko plano mota. 0 bat ere ez, 1 irudia eta 2 kolorea da.

SetPosition
SetPosition=true

Egia bada, saio-hasieraren leihoaren kokalekua zehaztuko da PositionX/PositionY aukeraren bidez.

PositionX
PositionX=200

Saio-hasieraren leihoaren kokaleku horizontala.

PositionY
PositionY=100

Saio-hasieraren leihoaren kokaleku bertikala.

ShowGnomeChooserSession
ShowGnomeChooserSession=true

Ongietorriak Gnome-ren Hautatzailea saioa erakutsi behar duen zehazten du, 'Gnome' izeneko saioa agertzen denean.

ShowGnomeFailsafeSession
ShowGnomeFailsafeSession=true

Ongietorriak saio-zerrendan Gnome-ren Failsafe saioa erakutsi behar duen zehazten du.

ShowXtermFailsafeSession
ShowXtermFailsafeSession=true

Ongietorriak saio-zerrendan Xterm Failsafe saioa erakutsi behar duen zehazten du.

XDCMP hautatzailearen aukerak

[chooser]

Broadcast
Broadcast=true

Egia bada, hautatzaileak sare lokalari kontsulta bat transmititu eta erantzunak jasoko ditu. Horrela, hautatzaileak beti erakutsiko ditu sareko kudeatzaile erabilgarri guztiak. Sare honi lokalak ez diren ostalariak gehitu behar badizkiozu, edo Broadcast erabili nahi ez baduzu, Ostalariak teklan zerrenda ditzakezu.

DefaultHostImage
DefaultHostImage=share/pixmaps/nohost.png

Lehenetsitako ostalari-ikonoaren fitxategi-izena. Irudi hori bistaratuko da, ostalari jakin batentzat ikonorik zehazten ez bada. Fitxategiak Imlib formatuduna eta GDM erabiltzaileak irakurtzeko modukoa izan behar du.

HostImageDir
HostImageDir=share/hosts

Ostalarien ikono-fitxategien biltegia. Sistema-administratzaileak urruneko ostalarien ikonoak hemen ipin ditzake eta gdmchooser fitxategian agertuko dira.

Fitxategi-izenak ostalariaren izen guztiz kualifikatuarekin (FQDN) bat etorri behar du. Ikonoak Imlib formatuan gorde behar dira eta xdm erabiltzailearentzat irakurgarriak izan behar dute.

Hosts
Hosts=1.ostalaria,2.ostalaria

Hautatzailean zerrendatu behar diren ostalariak. Hautatzaileak erantzuten badute bakarrik zerrendatuko ditu. Transmititzeaz gain, hori ere egiten da (Broadcast konfiguratuta badago), beraz, ez dituzu ostalariak sare lokalean zerrendatu behar. Hori erabilgarria da zure sareko konfigurazioak transmisio-pakete baten bidez lor daitezkeen ostalari guztiak onartzen ez baditu.

ScanTime
ScanTime=3

Hautatzaileak BROADCAST_KONTSULTA kontsultari erantzuteko zenbat segundo zain egon behar duen zehazten du.

X zerbitzariaren definizioak

X zerbitzariak konfiguratzeko, gdm-ri instalatutako X zerbitzariari buruzko informazioa eman behar diozu. Nahi adina definizio eduki ditzakezu, bakoitza izen batez zehazturik. Standard izena beharrezkoa da. Zerbitzari hori zehazten ez baduzu, gdm-k zerbitzari 'Standar' baten balio lehenetsiak eta daemon/StandardXServer fitxategiak emandako bide-izena hartuko ditu kontuan. Standard lehenetsi gisa erabiltzen da beste zerbitzaririk zehaztu ez denen kasuetan.

Zerbitzariak server- deituriko sekzioz zehazten dira, eta ondoren zerbitzari horren identifikatzailea ipintzen da. Ascii kate soila izan behar du, tarterik gabe. GUI konfiguratzailea erabiltzen baduzu, ausazko hitzak erabiliko ditu horretarako. Hitz horiek ezingo ditu erabiltzaileak ikusi, zerbitzaria identifikatzeko besterik ez dira erabiltzen.

[server-Standard]

name
name=Zerbitzari estandarra

Izen hori erabiltzaileari erakutsiko zaio.

command
command=/usr/bin/X11/X

Exekutatu behar den komandoa, X zerbitzariaren bitarraren bide-izen osoarekin eta behar diren argumentu osagarriekin.

flexible
flexible=true

Erabiltzaile batek zerbitzari malgua exekutatu nahi duenean zerbitzari hori erabilgarri dagoen adierazten du.

X zerbitzariaren konfigurazio lokala

[servers]

0
0=Standard 

X zerbitzari lokalen kontrol-sekzioa. Lerro bakoitzak pantaila lokalen kopurua eta X zerbitzaria(k) hasieratzeko exekutatu behar den komandoa adierazten du.

Komando hori X exekutagarrirako bide-izena edo zerbitzariaren definizioetako baten izena izan daiteke. Jarraian X zerbitzaria exekutatzean pasa behar zaizkion argumentu batzuk ipin daitezke.

Gdm daemon-ak ez du behartzen zenbakiak ordenatuta edo "paketatuta" edukitzea. Dena den, GUI konfiguratzailea erabiltzen duzunean, zerbitzariak beti 0-tik hasi eta banaka igotzen joango dira. Hau da, hutsunerik utzi gabe.

GDMek "-auth <ServAuthDir>/:n.Xauth :n", non n pantaila-zenbakia den, komando-lerroan sartuko du, argumentu guztien aurretik eta zerbitzaria exekutatu aurretik.

Sistema batzuetan gdm programak X zerbitzariak zer kontsola birtual exekutatzen duen jakin behar du. Kasu honetan, (XFree86 exekutatzen bada) gehitu "vt7" komando-lerroari, adibidez, 7. kontsola birtuala exekutatzeko.